GAIAK

Entitate baten gizarte-balioa, publikoa, pribatua, enpresariala edo soziala bada ere, pertsonen bizitzetan edo gizartean hobekuntzak lortzeko baliabideak, prozesuak eta politikak bateratzen direnean eskuratzen den emaitza da. Baina, nola neurtzen ditugu balio horiek? Zein adierazle erabil ditzakegu? Argi dago erraza dela entitate baten ukigarriak neurtzea kontabilitate tradizional, ekonomiko eta finantzarioaren bidez. Baina, zer gertatzen da ukiezinekin? Geroz eta garrantzitsuagoak dira, baina zaila da neurtzea, ez baitago hain argi zein adierazle erabiltzen ahal diren kuantifikatzeko.

Nafarroako Gobernuak enpresa-erakundeen gizarte-balioaren alde egindako apustuari eta entitateekin eta gizartearekin egindako komunikazio lanari esker, geroz eta tresna gehiago ditugu gure kontuan beti islatzen ez badira ere, emaitza ekonomikoak ematen dituen gizarte-balio hori neurtzeko.

Nafarroa munduko lurralderik aurreratuena da gizarte-kontabilitatearen arloan, eta horregatik egin zen Iruñean gizarte-kontabilitateari buruzko VII. batzarra, 2018ko azaroaren 15 eta 16an. Erakundeen gizarte-balioa dugu aurrean, tresnak falta genituelako orain arte kontabilizatu ezin ziren lorpenak neurtzeko modua. Orain, gizarte-kontabilitateak lorpen horiek aztertzeko eta objektiboki balioesteko aukera ematen digu.

VII Annual Congress of Global Economic Accounting bideoa

Azaroaren 15 eta 16an VII Annual Congress of Global Economic Accounting batzarra egin zen Baluarte Batzar Jauregi eta Nafarroako Auditoriumean, «Entitateen Gizarte-balioa» goiburupean. Bertan, enpresek eta entitateek emaitza ekonomiko edo finantzario hutsez gain gizarteari eskaintzen dieten «balio orokorra» aintzat hartzeko askotariko metodologien berri eman zuten.

Batzarrean landutako gaiei buruzko hitzaldiak ikusteko, joan hona..