
Ekonomia soziala oso indartsua da eta oso errotuta dago Nafarroan, Autonomia Erkidego gehienetan baino gehiago, eta hori argi erakusten dute sektoreko datuek eta Ekonomia Sozialaren 2017-2020ko Plan Integralaren estrategia zehazteko egin zen AMIA analisiak. Dokumentu horretan, ekintzailetza-eredu kolektibo baten aldeko apustu argia egiten da.
Hala, eskualdeko pertsonekin eta lurraldean bertan, etorkizuneko enpresa-egituraren oinarriak ezarri nahi dira, Ekonomia Sozialen bidez lurraldearen eta gizartearen premiei erantzun eta enpresa eta lanpostu berriak sortuko dituen «ekintzailetza sozial» mota bat sustatzeko helburuarekin.
Hori lortzeko, ekintzailetzari babesa emateko proiektu espezifiko bat ezarri da, honako helburu, ekintza eta adierazle hauek barne hartzen dituena.
Helburuak
Ekonomia sozialaren bidez eragindako ekintzailetza proiektuak diseinatu eta exekutatzea, bazterketa-egoeran edo arriskuan dauden pertsonei beste ekintzaile batzuekin batera parte hartzeko aukera eskaintzen dietenak.
Mendeko pertsonei zerbitzuak legalki ematea sustatzeko behar diren neurri publikoak ezartzeko prozesua luzatzea, ekonomia sozialeko enpresak sortuz.
Tokiko erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza sustatzea, kontratazio publikoan klausula sozialak txertatuz, Ekonomia Sozialean ekintzaile izateko aukerak sortzeko, bazterketa-egoeran edo arriskuan dauden pertsonen parte-hartzea barne hartzen dutenak.
Adierazleak
Ekintzak
Ekonomia Sozialeko enpresa bat sortzeko prozesuan dauden ekintzaileak eta haien preskriptoreak Ekonomia Sozialaren inguruan sentsibilizatzea eta informazioa ematea
Enpresak sortzea sustatzeko, Ekonomia Sozialeko enpresen ereduan espezializatutako babes integrala eskaintzea, laguntza egokitua behar duten hiru ekintzailetza tipologia oinarritzat hartuta
- Ekintzailetza Nahierara, negozio-ideia bat duten eta Ekonomia Sozialeko enpresa bat sortu nahi duten ekintzaile taldeentzat
- Ekintzailetza Induzitua, dituzten ezagutza edo esperientziei esker ekintzailetza kolektiboko proiektu batean parte hartzen ahal duten langabetu taldeentzat
- Ondorengotza bermatzeko arazoak dituzten Enpresak Eraldatzea, langileekin ekonomia sozialeko enpresa bat sortuz.