Ekonomia Sozialaren 2017-2020 aldirako Plan Integralak, besteak beste, honako helburu hauek ditu: sektoreko lanpostu kopurua %20 handitzea, 3.300 lanpostu gehiago gutxi gorabehera. Horietatik, 2.570 lanpostu sortu nahi dira enpresa-ekimen berrien bidez eta dagoeneko existitzen diren enpresak sendotzearen eta haztearen ondorioz. Beste 730 lanpostu gizarte-inklusiorako ekimenen bidez sortuko lirateke.
Horretarako, plana bost ildo estrategikotan antolatzen da: enplegu jasangarri eta kalitatezkoa; gizarte-berrikuntza; enpresa-garapena; parte-hartzearen bidezko gobernamendua, eta garapen sektoriala.
Bost ildo horiek 16 helburu eta 50 jarduketa zehatz jasotzen dituzte. Horietako gehienen ardura Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Orokorrarena eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuarena da, baina Eskubide Sozialetako Departamentuak, Landa Garapenerako Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak ere parte hartzen dute.
Finantzazioari dagokionez, 2017an, aurrekontua 2.828.000 eurokoa izan zen; 2018an, 3.802.000 eurokoa; eta 2019an, 4.147.000 euro bideratuko dira plan horretara, urte bakoitzeko aurrekontu-xedapenaren arabera.