Batzorde Tekniko Iraunkorra da Nafarroako Ekonomia Sozialaren 2017-2020ko Plan Integralaren gobernamendurako organoa; publiko-pribatua da, eta ekintzen jarraipena egiten du.
Organo hori Ekonomia Sozialaren 2017-2020ko Plan Integrala betetzeko eratu da; izan ere, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 22ko bilkuran onetsitako plan horretan jasota dago egin beharreko ekintzetako bat (5.4.1.) erakunde eragile gisa Batzorde Tekniko iraunkor bat sortzea dela, CEPES Nafarroak osatuta, familia guztien eta Administrazioaren parte-hartzearekin (Garapen Ekonomikorako, Eskubide Sozialetako, Landa Garapeneko eta Hezkuntza Departamentuak eta Nafarroako Enplegu Zerbitzua), Plana abiarazteko, jarraipena egiteko eta betetzen dela bermatzeko. Batzordearen eginkizunetako bat Planaren gobernamendua da, baita hor aurreikusten diren jarduketen jarraipena egitea eta bermatzea ere.
Orain arte egindako bilerak: