Berrikuntza sozialeko 39 proiektutan laguntzen ari gara
Horietatik 6 proiektu enplegu inklusiboa (desgaitasunak eta gizarte-inklusioa) sortzera bideratuta daude
Gure proiektu nabarmenetako batzuk:

Living lab sarea
Nafarroako berrikuntza sozialaren ekosistema indartzeko, Berrikuntza Sozialaren Unitatearen jarduketa nagusietako bat foru komunitatean living lab sare bat sortzea da. Living lab delakoak erabiltzaileekin batera, benetako erabilera-ingurunean, esperimentuak egiteko eta konponbide berritzaileak sortzeko gunea da. Beraz, Berrikuntza Sozialaren Unitatea sare bat sortzen hasi da, bi ildo nagusirekin:
- Living lab sare bat pertsonen autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko, bizi-kalitatearen aldeko teknologien klusterrarekin lankidetzan. ADACEN-en living lab gune bat sortuz abiatu da. Berrikuntza Sozialaren Unitateak living lab horren diseinua eta formulazio metodologikoa egiten eta gunea martxan jartzeko finantzazioa lortzen lagundu du. Living lab hori dagoeneko martxan dago, gurpil-aulkientzako segurtasun sistema bat diseinatzeko proiektuarekin. Asmoa sare hori beste gune batzuetara zabaltzea da, beste profil batzuk dituzten pertsonekin elkarri eragiteko. Gune batzuk honako hauek izaten ahal dira: Nafarroako Osasun Zerbitzuko geriatria eta traumatologia unitateak, Ubarmin klinika, Aita Menni klinikak, ASPACE eta Lizarrako adineko pertsonen egoitza.
- IKTei buruzko living lab bat, herritarren eta robotika, sentsorika, errealitate birtuala eta bestelako teknologien arteko interakzioari eskainitakoa. Kasu honetan, Berrikuntza Sozialaren Unitateak diseinu-proposamen bat egin du Energia, Industria eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Orokorrarentzat.

Autonomia eta zahartze aktiboari buruzko Living Lab bat sortzea
Sustatzaileak: ADACEN, ASPACE, NUP, Movalsys, Navarrabiomed, Aita Menni Klinika Psikiatrikoak, Pharmamodelling, Aldakin, OSF, Tesicnor, Nafarroako Kutxa Fundazioa, Mutua Navarra eta Koine Aequalitas Fundazioa
Deskripzioa: …
Berrikuntza Sozialaren Unitatearen papera: Proiektuaren diseinuan parte hartzea, finantzazioa bilatzen laguntzea, ekarpen metodologikoak egitea eta berrikuntza sozialeko proiektuen kudeatzaileetako bat izatea.

Gurpil-aulkiak ez iraultzeko gailua
Sustatzaileak: ADACEN, NUP, Navarrabiomed, Pharmamodelling, Aldakin, OSF, Tesicnor
Deskripzioa: Sentsorika bidez desnibelak hautemateko sistema bat garatzea, gurpil-aulki elektrikoak alde batera erortzea saihesteko.
Berrikuntza Sozialaren Unitatearen papera: Proiektuaren diseinuan parte hartzea. Talde sustatzailea osatzea eta antolatzea. Finantzazioa bilatzen laguntzea. Erabiltzailean esperientziaren miaketa-prozesuan eta elkarrekin sortzeko prozesuan laguntza metodologikoa ematea.

ELDERBOT, adimen artifiziala eguneroko laguntza medikoa, soziala eta ludikoa eskaintzeko
Sustatzaileak: Autonomia eta osasunaren klusterra
Deskripzioa: Adimen artifiziala duen laguntzaile bat garatzea, desgaitasunen bat edo kalte neurologikoak dituzten pertsonen eguneroko bizitzan laguntzeko eta haien estimulazioa eta alerta-sistema indartzeko
Berrikuntza Sozialaren Unitatearen papera: Finantzazioa bilatzen laguntzea. Laguntza metodologikoa eskaintzea. Diseinatuta eta exekutatzeke dagoen diseinua

Haurrentzako mokadu osasungarriak garatzea
Sustatzaileak: Josenea Bio
Deskripzioa: Barazki eta fruta deshidratatuz egindako mokadu sorta bat garatzea haur eta gazteentzat, eta, bide batez, emakumeentzako enplegu inklusiboa sortzea. Produktuak haur eta gazteen laguntzarekin garatzea.
Berrikuntza Sozialaren Unitatearen papera: Proiektuaren diseinuan parte hartzea. Finantzazioa bilatzen laguntzea. Berrikuntza sozialeko prozesuetan laguntza metodologikoa ematea. Joseneako lantaldeari berrikuntza sozialaren inguruko prestaketa eskaintzea. Prozesu parte-hartzaileak garatzen laguntzea.

Esnekiz osatutako hamaiketako osasuntsuak sortzea
Sustatzaileak: Lacturale, Ultzamako azkenburukoak eta CNTA
Deskripzioa: Esnekiz osatutako hamaiketako eta azkenburuko osasuntsu sorta bat garatzea, haur eta gazteen elikadura hobetzeko helburuarekin
Berrikuntza Sozialaren Unitatearen papera: Proiektua diseinatzen laguntzea eta berrikuntza sozialeko prozesuetan laguntza metodologikoa ematea

Irensteko errazak diren elikagai testurizatuak
Sustatzaileak: Aspace, Irigoyen Jantoki Osasungarria eta NUP
Deskripzioa: Elikagai testurizatu sorta bat garatzea, irensteko arazoak dituzten pertsonentzat
Berrikuntza Sozialaren Unitatearen papera: Proiektua diseinatzen laguntzea eta berrikuntza sozialeko prozesuetan laguntza metodologikoa ematea