Pertsonekin eta pertsonentzako berrikuntzak egiten
Berrikuntza Sozialaren Unitateak enpresa- eta teknologia-berrikuntzak pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideratzea eta berrikuntzak egiteko prozesuan herritarrek parte hartzea sustatzen du.
Plan estrategikoa. Hiru eraztun estrategiko
Ekosistema
Nafarroako berrikuntza sozialaren ekosistema indartzea
Proiektuak
Berrikuntza sozialeko proiektuak bultzatzea
Gizartea
Berrikuntza sozialari buruzko informazioa ematea Nafarroako gizarteari
Xedea
Garapen ekonomiko berritzaile, sozial eta jasangarria sustatzen duten aldaketa sistemiko eta estrukturalak eragitea.
2020 ikuspegia
2020rako, berrikuntza sozialaren unitateak bere ekarpena eginen du Nafarroak, berrikuntza sozialaren arloko Europako erreferente gisa, aurrerapausoak eman ditzan.
Balioak
Parte-hartzea
Ekintza
Sareko lantaldea
Gizarte-berrikuntza bultzatzearen onurak
Berrikuntza hobetzen du
Enpresa-berrikuntza eragin sozialera bideratuz, proiektu gehiago sortzen dira, baita gizarte-desafioetarako irtenbide gehiago ere
Berrikuntza-prozesuan erabiltzaileak inplikatuz, hobeki bideratutako produktuak sortzen dira eta salgarriagoak
Pertsonak batuz gero, ezagutza eta aniztasun handiagoa lortzen da, baita irtenbide berritzaileagoak ere
Berrikuntza teknologikoa eta soziala elkartuz, eredua aldatzen duen berrikuntza disruptiboa lortzen da
Taldeak eta enpresak sendotzen ditu
Langileen parte-hartzeari esker, garapen profesionala sustatzen da, baita kide izatearen sentimendua ere
Helburu jakin batekin berrituz gero, ideia gehiago sortzen dira; taldeak inplikazio handiagoa du enpresan, eta talentua erakartzen da
Enpresa sozialak eta pertsonengan finkatuak sustatzen dira, eta horiek enplegu iraunkorrago eta kalitate handiagokoa sortzen dute
Berrikuntza-prozesua eta taldea aberastuz gero, enpresak lehiakorrago bihurtzen dira
Nafarroako garapenari laguntzen dio
Pertsonak gunetzat hartuz eta proiektuen ikuspegi inklusiboak izanda, gizarte-kohesioa sortzen da
Egoera okerrena duten eskualdeetan proiektuak sustatuz, jendea sustraitu egiten da eta lurralde-kohesioa sortzen da
Ingurumeneko jasangarritasuna azpimarratzeak lagundu egiten du Nafarroa jasangarri bat lortzen
Gizarte-desafioekin lotutako emaitza agerikoak sortuz, gizarte-konfiantza handiagoa lortzen da I+G+Bn